
Irteera Umore Azokara
Mayo 19, 2008
Datorren larunbatean, maiatzaren 24an, Leioako umore azokara joatea pentsatu dugu. Hau, umorearen Kale Artisten Azoka eta arte eszenikoetako jendearen hitzordua da. Ekintza honen helburuak, mundu osoko artisten ikuskizunak ikusi eta arte eszenikoekin lehen kontaktua izatea da.
Irteera “Gure Lurra”n maiatzaren 24an goizeko 10:45etan izango da eta itzulera 14:45etan leku berdinean. Izena ematea maiatzaren 22raino zabalik egongo da bai Haurgunean bai Gaztegunean. Ekintza hau, Haurguneko umeentzat, gazteguneentzako umeentzat zein “Gure Lurra”ko bazkideentzat izango da.
Egun horretan hamabiak inguruan heltzea espero dugu Leioara. Giroa ikusi ondoren Boulevardera abiatuko gara. Bertan, zirkura bideratutako psikomotrizitate-jolasak egongo direlako. Boulevarden ordu erdi egongo gara eta ondoren Estartetxe palazara joango gara. Plaza honetan akrobazia praktikatzen dituzten artisten konpainiak egongo dira eta guk batzuk ikusiko ditugu. Hauek dira plaza horretan egongo diren konpainiak;
- BOT & PROJECT
- MONICA RIBA “Mo”
- CIRCO DELICIA “Ingravidis”
- IGNASI GIL
- BATTLE BEATS “Battle beats”
- ZIRKUS FRAK
Akrobazia konpainia batzuk ikusi ondoren, 14:45ak aldera, Zorrotzara heltzea espero dugu. Arte eszenikoak eguneroko bizitzan garrantzi handia duelako gonbidatzen zaituztegu gurekin parte hartzera. Irteera honen prezioa 2 eurotakoa izango da.








